viernes, 30 de abril de 2010

Kattalin Perurenak (5.A) egindako LOGOa atera da irabazle.


Hemendik aurrera EBtik ateratzen diren dokumentuak eramango dute.


Zuzenean ikusi nahi baduzue ikastetxeko eraikuntza zaharreko lehenengo solairuan dago ipinita, bigarren eta hirugarren postuan geratu diren beste biekin.


Zorionak guztioi!!

viernes, 16 de abril de 2010

Elkarbizitza Behatokia

Kaixo guztioi:

Elkarbizitza behatokia eratu dugu.

Marian, Joseba, Unai, Andoni, Ander, Bego, Maite eta Iciar gure ilusio handienarekin prest gaude pausu txiki bat emateko elkarbizitza aberasgarri baten alde.
Baina, badakigu hori ez dela pertsona baten lana; guztion lana baita.
Gure zeregina dominazio-sumisio eskemak apurtzea.
Denek esateko daukatena entzutea inor epaitu barik.
Dinamizatzea ekintza diferenteak.